Aukeratu herrialdea eta ikusi zure herriko informazioa:

Euskal Herriko Mus Txapelketan parte hartu nahi baduzu, hona argibideak

Euskal Herriko Mus Txapelketa herrietan hasten da. Horretarako lehenik eta behin bikotea aurkitu behar duzu muserako.  Bikotea izanda oso modu errazean parte hartu ahalko gure herrian burutzen den mus txapelketa nazional bakarrean:

Webgune honetan begiratzetik hasi zaitezke. Jokatu nahi duzun herrialdea aukeratu eta bertan agertuko zaizu herri bakoitzeko informazioa.  Informazio honen baitan zuk aukeraturiko herrian non eta noiz jokatuko den txapelketa adieraziko dizu.

Zure herria agertzen ez bada bi aukera dituzu. Herrian txapelketa jokatu ohi den lekuan galdetu,  (baliteke antolatuta izatea baina webgunean oraindik ez agertzea) edo gertuen duzun herriko txapelketan parte hartu dezakezu.

Nire herrian ez denez antolatzen nik antolatuko dut! Pentsatu baduzu goiko menuan sakatu zure herrian antolatu botoitxoa eta han izango dituzu argibideak.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan antolatzaileekin.