Aurtengo mus txapelketan, 200 herri baino gehiagotan jokatu dira kanporaketak eta 2.000 bikote inguruk parte hartu dute. Hemen duzue Agurainen martxoaren 9an burutu zen nazio mailako finalaren kronika.
Juanikotena anaiak izan ziren Baxe Nafarroako txapeldunak ere, finalean Aiherrako Hubert Seillan eta J.Batiste Ochagaray garaitu dituzte bi eta huts galtzen joan ondoren.
Euskal Herri osotik etorritako muslariak jokoan ari dira Euskal Herriko onenak izateko leian. Eguneko gora beherak TWITTERen bidez ZUZENEAN jarraitu ahalko dituzue. Hemen duzue orainarteak eman duena eta hartutako irudien bilduma.
Egitarau oparoa antolatu dugu martxoaren 9an Agurainen (Araba) ospatuko den final handirako. Hemen duzue informazio guztia
Asteburu honetan herrialdeko finalak burutu dira, ostiralean Lapurdiko finala jokatu zen eta larunbatean Nafarroa Garaia, Gipuzkoa, Araba, Bizkaian, Behe Nafarroa eta Zuberoaren txanda izan zen.
Ehunka euskal herritar musean, mugaz gaindik, nazio bakar gisa eta bere etorkizuna eskuetan hartu nahi duen herri gisa aritu ziren eta martxoaren 9an Arabako Agurainen elkartuko gara Euskal Herri osoko muslariak Euskal Herriko final nazionalerako.
Iruñeako San Fermin peñatik etorritako Iñigo Garcia eta Alvaro Sevillano izan dira txapeldunak. Hemen duzue Nafarroatik sailkaturikoen zerrenda.
Juanicotena anaiak izan ziren txapeldunak Heletan burutu zen finalean. Apessetche eta Haicaguerre bikotea izan zen txapeldun ordea. Hemen duzue saillatuen zerrenda.
Jose Tomas Basaldua eta Antonio Diaz amurrioarrak izan dira Arabako finalean txapeldunak. Hemen duzue Arabako sailkatuen zerrenda.
Bizkaiako finalera, Eako Manu Meabe eta Jose Martin Zabala ta Barakaldoko Gorka Saez eta Santi Bartolome sailkatu dira. Lehenengoen esperientzia bigarrengoen grinen aurka. Azkenean beteranoek txapela jantzi dute.
Gaur arratsaldean Segurako frontoian Jose Antonio Arizeta eta Juan Kortajarena Larrauldarrak izan dira txapeldunak, aurkari Zestoako Joxean eta Antonio Bereziartua aita semeak izan dira txapeldun ordeak. Hemen duzue Euskal Herriko finalera sailkaturiko gipuzkoarren zerrenda:
Askaindar txapeldunek garaitu dituzte Xan Pierre Idiart eta Andre Nobilia, Baionako txapeldun ordeak . Hemen duzue Lapurditik Euskal Herriko Finalera sailkaturiko bikoteen zerrenda.
Asteburu honetan, Euskal Herriko V. Mus Txapelketako herrialdeko finalak jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Euskal Herriko final nazionala martxoaren 9an ospatuko da Agurainen (Araba). Hemen duzue informazio guztia:
GIPUZKOAko HERRIALDEKO FINALA, 2013ko otsailaren 23 LARUNBATA jokatuko da SEGURAko FRONTOIAn arratsaldeko 15:00etatik aurrera. HEMEN DUZUE SAILKATUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||