Zergatik Mus Federazioa? Zein da Mus Federazio horren mamia?
Euskal Herrian, oso hedatua dagoen jokua da musa. Joku era ezberdinak badaude herrialde ezberdinetan, baina funtsean mus-jokuaren bizkarrezurra berdina da.
Gaurdaino, oso era sakabanatuan jokatzen da musean Euskal Herrian: mus azkar ugari antolatzen da, herrialde ikuspegiko mus saioak ere antolatzen dira, Espainia edo Frantziako txapelketetan ere parte hartzen du zenbaitek, eta abar.
Egin diezaiogun galdera batzuk geure buruari:
Posible al da, euskal herritarrok elkarri begira jarri eta musean aritzea? Zergatik ez?
Ez al da posible mus-araudi berdinarekin jokatzea, Zuberoako Urdiñarben, Nafarroako Kortesen eta Bizkaiko Balmasedan?
Zazpi Herrialdeen artean Mus Federazio bat bakarra izatearekin, zer lortzen dugu?
Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatzea: herri eta auzoetan hasi, herrialdekoekin jarraitu eta final nagusi ospatu, herrialde guztietako ordezkariekin.
Musean eginez ere, joku bat izanik, Euskal Herria osatzen lagundu dezakegu, eta hori barneratuta izatea garrantzitsua da, inongo zalantza barik.
Euskal Herriko mus txapelketa ezberdinen erreferentzia bihur gaitezke eta Frantzia edo España erreferentzia erabili ordez, barnera begira jarri, elkarri begira jarri eta Euskal Herriaren erreferentzia indartu eta sakondu dezakegula.
Etorkizunean, nazioarte mailako txapelketetan, Euskal Herria ordezkatuz parte hartzea, posible egiten du.
Zein unetan dago Mus Federazioaren antolakuntza?
Formula ezberdinak aztertzen ari gara une honetan.
Federazio bat eta kitto?
Herrialde bakoitzak bere federazioa eta ondoren guztien konfederazioa?
Hilabete gutxiren buruan, forma hartua izango du eta gure web orriaren bidez zabalduko dugu berria.



















