Aukeratu herrialdea eta ikusi zure herriko informazioa:
Euskal Herri osoko 2200 bikote baino gehiagok jokatu dute musean 250 herrietan

Euskal Herri osoko 250 herrietara iritsi da txapelketa. 300 lekutan txapelketak antolatu dira.

Euskal Herri osoko 2207 bikotek parte hartu dute, hau da 4.414 euskal herritarrek parte hartu dute Euskal Herriko Mus Txapelketan. Marka guztiak hautsi ditugu!

2009ko txapelketa 1120 bikotek parte hartu zuten, 2010ean 1800 bikotek eta aurten 2207 bikotek parte hartu dute.

2011ko martxoaren 12an III. Euskal Herriko Mus Txapelketaren FINAL HANDIA burutuko da URRUÑAko Sokoa auzoan dagoen kiroldegian. Bertan Zazpi herrialdetako 128 ordezkari bilduko dira egun osoan zehar luzatuko den final haundiaz gozatzeko. Arabatik 16, Bizkaitik 14, Gipuzkoatik 32, Nafarroa Garaitik 32, Lapurditik 18, Baxe Nafarroatik 12 eta Xiberuatik 4 bikote lehiatuko dira.

Zabaldu zure lagunen artean:
Facebook Twitter Email


Ezin da iruzkinik egin.