Aukeratu herrialdea eta ikusi zure herriko informazioa:
Euskal Herriko IV. Mus Txapelketa abiatu da herriz herri

2011ko azaroaren 29an aurkeztu zen Euskal Herriko IV.Mus Txapelketa Arbizuko Udaletxean (Nafarroa Garaia). Aurkezpenean, Euskal Herriko Mus Txapelketako antolatzaileek eta Arbizuko Udaleko ordezkariak parte hartu zuten.

Argazkian: Jose Jabier Sestorain “Gorritz” (zutik), Raul Gartzia (eserita) , Xabier Irisarri (eserita), Patxi Arrosagarai (zutik) eta Gorka Iriarte (Arbizuko Udala, eserita).

Iruzkinak ezgaituta
Euskal Herriko Mus Txapelketa abian jarri dugu, webgune berriarekin

Datorren astetik abian jartzera goaz IV.Euskal Herriko Mus Txapelketa. Ohitura legez herrietako kontaktuak berrartu eta kanporaketak antolatzen hasteko unea iritsi da. Laster egingo dugu Txapelketaren aurkezpen ofiziala. Bitartean herri bakoitzean pasa den urteko antolatzaileekin harremanetan jarriko gara datozen egunetan txapelketa abian jartzeko. Besterik gabe eta webgune berria entrenatuz agurtzen gara.

Iban Arraiza eta Markel Gorraiz nafarrek jantzi dute Euskal Herriko III.Mus Txapelketako txapela lapurdin

Iban Arraiza eta Markel Gorraiz Barañaindarrek irabazi dute III. Euskal Herriko Mus Txapelketa. Txapeldun ordeak Baionako Sebastian Pecheu eta Romain Richard Lapurtarrak izan dira. 3. sailkatuak Gipuzkoatik etorririko Joxe Arozena eta Bixente Apalategi goierritarrak. 4. saialatuak Juan Zubizarreta eta Roberto Nieto Eskoriatzarrak.

Iruzkinak ezgaituta
Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalera sailkatuak

Hemen duzue Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera sailatu direnen zerrenda. Oraindik guztiz osatu gabe badago ere informazioa izan ahala osatuko dugu. Hemen dituzue: EUSKAL HERRI OSOKO sailkatuen zerrendak. EUSKAL HERRIKO FINALA martxoaren 12an Urruñan. nola iritsi? LAPURDI 18 bikote: 1. INTSAUSTI anaiak 2. (Txapeldunak) 3. OIHENARD LAHIRIGOIEN ( txapeldun ordeak ) 4. MOUSTIRATS URANGA 5. [...]

Iruzkinak ezgaituta
Euskal Herri osoko 2200 bikote baino gehiagok jokatu dute musean 250 herrietan

Euskal Herri osoko 250 herrietara iritsi da txapelketa. 300 lekutan txapelketak antolatu dira. Euskal Herri osoko 2207 bikotek parte hartu dute, hau da 4.414 euskal herritarrek parte hartu dute Euskal Herriko Mus Txapelketan. Marka guztiak hautsi ditugu! 2009ko txapelketa 1120 bikotek parte hartu zuten, 2010ean 1800 bikotek eta aurten 2207 bikotek parte hartu dute. 2011ko [...]